Bradley Wiggins Skyko txirrindularia
«Ibilbidea ez da egokia niretzat, eta Giroa izango da nire helburua. Nire laguntzarekin, Tourra Skyk irabaztea espero dut, Froomekin».
Alberto Contador Saxo Bankeko txirrindularia
«Oso orekatua da. Ezagutzen ditut amaiera gehienak, eta igotzaileontzat zaila izango da aldeak lortzea. Ona da erlojupeko kilometro gutxiago egotea».
Chris Froome Skyko txirrindularia
«Uste baino samurragoa da ibilbidea, eta taldean oraindik ez dugu zehaztu nor izango den taldeburua. Zalantzarik gabe, Contador da faboritoa».
Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindularia
«Gustatu zait Tourreko ibilbidea, baina Girokoa ere asko gustatu zitzaidan. Vueltakoa ikusten dudanean hartuko dut behin-betiko erabakia».
Erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu