Bradley Wiggins
Sky«Harritu egin nau Cadel Evansen erasoak. Goizegi zela iruditu zait. Vincenzo Nibali indartsu ikusi dut, eta sufriarazi egin dit. Aurrez hitz eginda geunden Chistopher Froome eta ni, eta berak erasoa amaieran jotzea zen asmoa, Evansi ahalik eta alde handiena ateratzeko».
Pierre Rolland
Europcar«Azken sei hilabeteetan garaipen honekin egin dut amets. Ohean dena imajinatu izan dut, eta ametsa bete egin da. Helmugara lehertuta iritsi naiz, beste kilometro bat ere ezingo nuen egin, baina oso pozik nago».
Vincenzo Nibali
Liquigas«Wigginsek laguntza handiegia izan du alboan, eta erasoen bidez hori hautsi nahi izan dut. Froome da tropeleko indartsuena, baina ezin du ezer egin, Wigginsen bizkartzaina delako».
Tejay Van Garderen
BMC«Cadel [Evans] buruz indartsu dago, eta denbora galtzeak ez dio txarrerako eragingo. Oraindik asko falta da, eta borrokan jarraituko du. Gainera, Skyk indarra galdu du, eta etapak geratzen dira».