Erreakzioak

2012ko uztailaren 12a
00:00
Entzun

Thomas Voeckler

Europcar

«Ez nuen uste hain ongi nengoenik. Izugarrizko ilusioa egin dit garaipenak, kritika asko jaso baititut azkenaldian. Ihes egiteko asmoa banuen, baina ez etapa irabazteko asmoz, mendiko maillotagatik baizik».

Luis Leon Sanchez

Rabobank

«Uste nuen Scarponi zela iheslarietan indartsuena, eta hark erasoa jo zain egon naiz. Asmatu, ordea, Voecklerrek asmatu du. Segundo gutxian hartu beharreko erabakiak dira. Indartsuago nengoela uste nuen».

Haimar Zubeldia

RadioShack

«Le Grand Colombierren gora erasoa jotzea ezinezkoa izan da. Sky jaun eta jabe da, eta hark aurrera egiteko baimena ematea ia miraria da. Azken aldapa txikian dezente sufritu dut, baina gustura nago egindako etaparekin».

Egoi Martinez

Euskaltel-Euskadi

«Oso zaila izan da tropeletik ihes egitea, eta, behin lortuta, are zailagoa etapa irabazteko lehiatzea. Oso txirrindulari onak zeuden artean. Dena den, saiatzen jarraituko dugu indarra geratzen zaigun bitartean, etapa bat nahi dugu eta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.