Erreakzioak

2012ko uztailaren 10a
00:00
Entzun

Bradley Wiggins

Sky

«Halako erlojupekoei esker irabazi ohi da Tourra. Hasieratik oso indartsu sentitu naiz, eta halaxe nago hurrengo egunetarako. Lehen pedalkada eman dudanetik jakin dut nire eguna zela. Ziklista guztiok egiten dugu amets Parisko podiumean egotearekin».

Cadel Evans

BMC

«Denbora dezente galdu dut, bai, baina ez dut etsiko, eta jarraitu egingo dut Tourra irabazteko lehian. Ez da nire erlojupekorik onena izan, baina hain gaizki ere ez naiz aritu. Wiggins oso momentu onean dago».

Haimar Zubeldia

RadioShack

«Ez dakit orain taldeko liderra ote naizen; atseden egunean hausnartuko dugu. Baina ez dut ikusten neure burua postu horretan. Erlojupekoan bikain sentitu naiz, ibilbidea ere gustukoa bainuen. Ez dut taldea alboan behar lehen hamarretan sailkatzeko».

Vincenzo Nibali

Liquigas

«Laugarren nago sailkapenean, eta Christoper Froomekin ibiliko naiz podiumaren lehian. Sky taldearen estrategiaren baitan egon daiteke hori. Froomek Wigginsi laguntzen badio mendian lehertzeko arriskua izango du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.