Peter Sagan
Liquigas«Ez nuen espero irabaztea. Greipelen gurpila hartu dut eta erasoa jotzeko unea erabaki. Orain, indarrak gorde behar ditut, Tourraren amaierara arte irauteko. Maillot berdea lortzea da helburu nagusia, eta egingo ditut ahaleginak».
Samuel Sanchez
Euskaltel-Euskadi«Eguna oso gaizki joan da. Erorikoak ukituta utzi du taldea. Faltako direnen hutsunea nabarituko dugu. Gainontzeko faboritoen galera ez zait axola; niretzat nire taldekideak dira garrantzitsuenak».
Alejandro Valverde
Movistar«Jendea erotuta dago. Batzuek ez dute batere kontrolatzen eta ez dute balazta zapaldu ere egiten. Oso etapa arriskutsua izan da. 80 kilometro orduko abiaduran erori naiz. Ikusi beharko dugu lesioak larriak diren».
Frank Schelck
RadioShack«Hankan, ukondoan eta tripa aldean min handia dut. Arnasa ere ezin dut lasai hartu. Baina ez daukat hautsirik, eta eskerrak. Aurtengo Tourra ez da ona inorentzat. Konfiantzaz nengoen, zerbait handia egiteko itxaropentsu, baina alferrik».