Peter Sagan
Liquigas«Irabazteko eskatzen didatenean, irabazi egiten dut. Ospatzeko era bat erabili nahiko nuke garaipen bakoitzean. Orain, nire helburua elastiko berdeari eustea da. Uste dut lor dezakedala».
Samuel Sanchez
Euskaltel-Euskadi«Bi aldiz geratu naiz tropeletik at, baina etapa ongi amaitu dut. Eskerrak. Ez erortzea da helburua. Sagani dagokionez, aparta da. Berarekin korritzen genuela esan ahal izango dugu egunen batean.
Fabian Cancellara
RadioShack«Aitzin-etapa bat nik irabazten dut, esprint bat Cavendishek eta halako etapa bat Saganek. Ez dago besterik. Nire taldeak lan bikaina egin du eror ez nendin. Elastiko horiari ahalik eta gehien eusten ahaleginduko naiz».
Alejandro Valverde
Movistar«Ez dut batere zorterik izan. Erorikoek eta zoritxarrek tartean harrapatu naute, eta pena handiarekin geratu naiz. Sagan erakusten ari da izugarrizko txirrindularia dela amaiera gaiztoetan, baina egunen batean harekin lehiatu nahiko nuke».