Erreakzioak

2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun

Mark Cavendish

Skyko txirrindularia

«Esprintean tokia ikusi dudanean, aurrera egitea lortu dut, beste batzuetan egin ohi dudan bezala. Ozta-ozta irabazi dut azkenean. Normalean, bi bizikletaren tarteaz irabazi ohi dut. Gaur, ordea, helmugako marrara bota behar izan dut neure burua. Oso estua izan da garaipena».

Peter Sagan

Liquigaseko txirrindularia

«Lehen aldia da Tourrean esprint batean lehiatzen naizela, eta jabetu naiz oso ezberdina dela orain arte ikusi dudanarekin alderatuta. Askoz zailagoa eta arriskutsuagoa da toki bat egitea. Oldarkorragoa izaten ikasi beharko dut».

Samuel Sanchez

Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

«Lehen aste hau ezustekorik gabe gainditzea da helburua. Oso etapa arriskutsuak dira, tentsio handikoak, baina taldea oso lan ona egiten ari da. Horrela jarraitzea da asmoa».

Fabian Cancellara

RadioShack-Nissan Trekeko txirrindularia

«Horrelako amaieretan, bi lasterketa egon ohi dira: etapa nahi dutenen artekoa eta sailkapen nagusian lehiatzen direnen artekoa. Batzuetan, zaila da asmatzea. Azkenean, kamikazeen lasterketa izan da gaurkoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.