Fabian Cancellara
RadioShackeko txirrindularia«Ezin da gehiago eskatu, bikainsentitu bainaiz. Kontzentratuta egon naiz oso, eta aise aritu naiz bizikleta gainean. Tourra Frantzian sartu arte elastiko horiari eustea espero dut. Lesioa erabat gaindituta daukat».
Tony Martin
Omegako txirrindularia«Matxura eduki ez banu, garaipenetik gertu egongo nintzen, baina txirrindularitza halakoa da. Izorratuta nago, buru-belarri prestatu dudalako aitzin-etapa. Tourrean zerbait ona egitea espero dut».
Samuel Sanchez
Euskalteleko txirrindularia«Pozik nago egindako lanarekin. Egia da denbora gutxiago galtzea seinale hobea izango zela, baina garrantzitsuena ongi sentitzea zen. Indartsu nago.Ez erortzea ezinbestekoa izango da faboritoen artean egoteko».
Bradley Wiggins
Sky-ko txirrindularia«Pozik, lasai eta erlaxaturik nago. Hasiera bikaina izan da niretzat. Denbora baino gehiago arduratzen ninduten sentipenek, eta arnasa lasai hartzeko moduan nago. Hanka onak dauzkat, eta hurrengo egunetan lan ona egingo dut».