Joaquim Rodriguez
Katuxako txirrindularia«Oso pozik nago bigarren postuarekin; hemen lortu dudan posturik onena da. Ezinago gustura sentitu naiz; igotzen ari nintzela, batez ere. Ondo nago klasikoetarako. Samuelek eta Euskaltelek merezi dute garaipena».
Miguel Madariaga
Euskaltel-Euskadiko manager nagusia«Arantzazuko santutegiaren magalean, lekurik onenean irabazi dugu Euskal Herriko Itzulia. Izugarrizko lana egin du Samuel Sanchezek, txirrindulari mundiala da, eta merezita irabazi du. Ea zerbaitetarako balio duen garaipen honek».
Gorka Gerrikagoitia
Euskaltel-Euskadiko zuzendaria«Miguel Madariagari eskaini behar diogu, bereziki, garaipen hau, 19 urteotan berak bultzatu duelako proiektua. Azkenean dena iristen da. Kostatu zaigu, baina gozatu egin dugu. Zorionak denoi».