Erreakzioak

2012ko apirilaren 6a
00:00
Entzun

Joaquim Rodriguez

Katuxako txirrindularia

«Vilak eta Garatek kontatu zidaten nolakoa zen amaiera. Taldeak bikain lan egin du berriz ere. Aldeak handi samarrak dira, erlojupekoa teknikoa dela esan didate, eta ilusioa egiten dit lehiatzeak».

Patxi Vila

Utensilnord Namedeko txirrindularia

«Ametsa egia bihurtu da. Bustita egonez gero, Agiñan behera ihes egitea zen nire asmoa, eta hala egin dut. Apaltasunez eta umiltasunez, oparia egin nahi nien nire ingurukoei. Oso berezia izan da lehen igoera».

Samuel Sanchez

Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

«Amaiera oso aproposa zen Joaquim Rodriguezentzat, jo handia daukalako. Ahalegin handia egin behar izan dut Poelsek erasoa jo duenean, eta gero ordaindu egin dut agian. Iaz baino hobeto gaude».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.