Jose Joaquin Rojas
Movistarreko txirrindularia«Azken unean tarte txiki bat ikusi dut eskuinean. Bertatik pasa edo erori; irabazi edo erori. Ez zegoen beste aukerarik. Neure buruari eskaintzen diot garaipena, une txarrak igaro ditudalako azkenaldian».
Igor Anton
Euskaltel-Euskadiko txirrindularia«Garrantzitsua zen aukerarik ez galtzea, ezer ez gertatzea. Etapa gogorra izan da, nahiz eta zaila den horrelako igoeretan aldeak markatzea. Asteazken-ostegunerako indarrak gordetzea da helburua».
Patxi Vila
Utensilnord Namedeko txirrindularia«Talde txikia izanik, ihesaldian sartzea zen gure lehen helburua, eta Mucelli profesionaletara iritsi berriarekin lortu dugu hori. Ni ere gustura ibili naiz. Sari txikiagoen borrokan ibiliko gara egunero».