Andy SchleckRadioShack Nissan Trekeko txirrindularia
«Ez daukat inolako arrazoirik pozik egoteko, Frantziako Tourra ez baitut nire sentituko. Triste nago Contadorrengatik, beti sinetsi izan baitut haren errugabetasunean. Azkenean, epaia eman dutela da albiste on bakarra. Aurrera jarrai dezakegu».
Eddy MerckxTxirrindulari ohia
«Zoritxarrez, berriz ere txirrindularitza da galtzen atera dena. Gogaituta nago. Gehiegizko zigorra ipini diote. Ez dago eskubiderik. Albistea guztientzako da txarra. Bai gure kirolaren etorkizunarentzat, bai babesleentzat».
Pat McQuaidUCIko zuzendaria
«Norbaitek pentsatzen baldin badu pozik gaudela edo garaipena lortu dugula, oker dago. Denontzat da egun txarra. Dopinaren inguruko gaiez ari garenean ez dago irabazlerik. Guztiok gara galtzaile. Sentitzen dut Contadorrengatik».
Espainiako Federazioa
«Errespetatzen dugu erabakia, nola ez, baina txirrindularia espainiarra dugunez, sekulako penarekin gaude. Ontzat hartzen dugu, eta, aurrera begira, bide beretik egin behar ditugu gauzak».
Fran ContadorAlberto Contadorren anaia
«Albertok ez du txirrindularitza utziko, ezta pentsatu ere. Zerbait garbi baldin badauka, horixe dauka. Bera errugabea da, eta burua altxatuta aurrera segituko du, irabazi arte».
Erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu