«Izenak ez du ezertarako balio, kantxan eman behar da onena»
Abel Barriola
Aspeko pilotaria
«Izenei begira, txapela irabazteako hautagai gara, baina izenak ez du ezer egiten, gero kantxa gainean erakutsi behar da onena. Irabazteko presioa izango dugu, baina guztiek bezala».
«Bikote orekatua da gurea: zaharrena gazteenarekin»
Titin III.a
Aspeko pilotaria
«Bikote orekatua da gurea: zaharrena gazteenarekin jarri gaituzte. Gustura nago Merinorekin; aspaldian ez dut atzelari errioxar batekin jokatu, eta ilusio handia egiten dit».
«Ez dut presio berezirik sumatzen txapela defendatzeagatik»
Aritz Begino
Asegarceko pilotaria
«Ez dut presio berezirik sumatzen iazko txapela defendatu behar izateagatik. Ilusioz lepo dagoen bikotekide bat dut, eta nire helburua ahalik eta lan onena egitea da».
«2009an aukerarikez genuela zioten,eta finalera iritsi ginen»
Aritz Laskurain
Aspeko pilotaria
«Txapelketa orekatua iruditzen zait, inoiz ezin delako jakin zein egongo den ondo. 2009an, Gonzalezekin, ia bikoterik txarrena ginela irakurtzen nuen, eta gero finalera iritsi ginen».
«Ustekabekoa izan da sartzea, bezperan esan zidaten jokatuko nuela»
Aritz Lasa
Aspeko pilotaria
«Ezustekoa izan da; egia esan, ez nuen espero. Atzo [herenegun] esan zidaten aurkezpenera etortzeko, eta oso pozik nago. Aukera bat da, eta ea gauzak ondo irteten zaizkidan».
«Ez nuen espero jokatzea; ondo hastea garrantzitsua izango da»
Jon Ander Albisu
Asegarceko pilotaria
«Ez nuen espero jokatzerik, niretzat ere ezustekoa izan da jokatzea. Gustura jokatzen dut Berasaluzerekin, eta ea ondo hasten garen, ilusio handia egiten baitit».