«Ez dut ulertzen nola ari naizen hainbeste lortzen;hau ametsa da»
Thomas VoecklerEuropcarreko txirrindularia
«Lidertzari eustea espero nuela esango banu, gezurretan ariko nintzateke. Hala ere, ostegunean baino baikorrago nengoen gaur. Plateau de Beilleko igoera izugarri gogorra izan da, baina beste eskalatzaileek ere sufritu dutela uste dut. Umiltasunez lanean jarraitu beharra dago.Hau amets bat bezalakoa da».
«Garaitu beharreko aurkari zuzenak Evans eta Basso dira»
Andy SchleckLeopard-Trekeko txirrindularia
«Cadel Evans eta Ivan Basso oso indartsu daude, eta eurak dira garaitu beharreko aurkari zuzenak. Zaila izan da tropelean erasoa jotzea, mendatearen pendiza ez zelako oso altua. Gehienez ere 50 metroko tartea lor zitekeen. Thomas Voeckler izugarri dago, ez dut sekula modu horretan ikusi.
«Etapa honek hurrengo egunetarako asko lagunduko dit»
Alberto ContadorSaxo Bankeko txirrindularia
«Ezin dezaket esan ongi aritu naizenik, ongi aritzea irabaztea baita, baina behintzat aurreko egunetan baino hobeto sentitu naiz. Egunez egun indartsuago nagoela uste dut, eta Alpeetan denbora errekuperatzeko esperantza daukat. Schlektarrek Evansi ez badiete denbora jaten, zail izango dute irabaztea».
«Van den Broeckek eta nik gauza handiak lortu ahal izango genituen»
Jelle VanendertOmega Pharma-Lottoko txirrindularia
«Nire helburua faboritoei luzaro eustea zen, eta etapa irabazi! Ez nuen sekula pentsatuko. Jasandako lesioaren ondoren halako zerbait lortzea benetan bikaina da. Taldeari eskaintzen diot garaipena, egunero egiten duen lanagatik. Van den Broeck hemen balego, gauza handiak lortuko genituen».