Erreakzioak

2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun

«Euskal Herriko Itzulian zaila da aurrean ibiltzea; indartsu dago jendea»



Aleksandr Vinokurov

Astanako txirrindularia

«Euskal Herriko Itzulian zaila da aurrean ibiltzea. Kloeden, Horner, Samuel... Indartsu dago jendea, baina lortu dut helburua. Orain klasikoak dauzkat buruan».

«Ea liderraren maillotak indar gehigarria ematen didan Arraten gora»



Joaquim Rodriguez

Katuxako txirrindularia

«Esprintean sartzeko gogoa neukan, askotan segundoren bat galtzeko arriskua egoten delako bestela. Ea liderraren maillotak indar gehigarria ematen didan Arraten gora».

«Garaipena lehiatzeko moduan nengoen, eta pena izan da»



Egoitz Garcia

Caja Ruraleko txirrindularia

«Hanka onak neuzkan, garaipena lehiatzeko moduan nengoen, eta pena izan da. Poz-pozik ere ez nago. Izugarria izango zen horrelako itzuli batean etapa bat irabaztea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.