ERREMONTEA . Bi beterano Iñigo eta Etxaberen aurka ariko dira gaur Galarretan

2006ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Imanol Altuna eta Angel Lekunberri, erremonte koadroko bi klasiko, batera ariko dira gaur, Galarretako estelarrean. Bi beteranoek, Iñigo eta Etxabe izango dituzte aurrean. Altuna I.a joko bolada gozoan dago, eta bere ardura izango da partida desorekatzea. Amezketakoak, baina, ez du lan erraza izango, parean defentsa lanean iaioa den aurrelari gaztea izango baitu. Jaialdiko hirugarrenean, Agirresarobe eta Badiola, Iribarren eta Iriarteren aurka ariko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.