Errioxarren arteko partida, 2. Mailakoan
ESKU-HUSKA. Jorge Ricok eta David Merinok 2. Mailako lau t'erdiko txapelketako ligaxkako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko dute gaur, Muskizen (20:00). Ricok partida bat irabazia du dagoeneko, Merinok, aldiz, bat ere ez. Dena den, emaitza edozein dela, etziko Idoate eta Cabrerizoren arteko partida jokatu arte ez da argituko zeinek jokatuko duten finala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu