Munduko Kopa sortu zutenetik (1987), Zeelanda Berriak bigarren aldiz jokatu zuen 3. posturako lehia, atzo, Sydneyn, eta Frantzia menderatu zuen (40-13), sei entsegu eginda. Aurreko biak 1991n eta 1999an jokatu zituen. Eskoziaren aurka irabazi egin zuen (13-6) eta Hegoafrikaren aurka galdu (22-18).
Garaipenarekin, neurri batean beren burua kontent uztea lortu zuten zeelandarrek. Frantziarrek aitzitik, amaiera kaskarra eman diote Mundialari. Frantziarrek uste zuten finalera helduko zirela, orain lau urte bezala, baina burumakur itzuli beharko dute. Gainera, lau urte barru Frantzian jokatuko da VI. Munduko Kopa, eta Hegoafrika ukanen du multzoan. Aurtengo final-laurdenetako 8 taldeaksailkatuko dira.Atzoko lehiari dagokionez, lehen zatian ongi eutsi zion Frantziak All Blacks-en indar erakustaldiari; batez ere, Yachvili Miarritzekoak oso egoki gidatuta taldea. Baina berehala, Jackek egin zuen lehen entsegua, Collinsen pasea baliatuta. Yachviliren drop-arekin 14-6 atsedenera.Bigarren zatiko 2. minutuan Elhorga Sarakoak egin zuen frantziarren entsegua, baina, All Blacks-en erasoaldi geldiezina heldu eta beste lau entsegu egin zituzten, eskasetan erabat nagusituta.
Z. Berria 40
frantzia 13
Ikusleak: 62.712.
Lehen zatia: 14-6.
Zeelanda Berria: Hewett (hoeft, 71), Mealamu (Hammet 76), Somerville; Jack, Williams (Thorn, 48); Thorne (kap.), Collins (Holah, 44), McCaw: Devine, Spencer; Rokocoko, Mauger, MacDonald (Carter, 20 eta Ralph, 80+1), Howlett; Muliaina.
Frantzia: Marconnet (Poux, 60), Bru (kap.) (Ibañez, 53), Poux (Crenca, 41); Auradou, Privat (Pelous, 41); Chaval, Labit, Tabacco (Magne, 58); Yachvili, Merceron (Michalak, 67); Bory, Traille, Marsh (Liebenberg, 41), Elhorga; Poitrenaud (Brusque, 30).
Markagailua:Zeelanda Berria. Sei entsegu: jack (12.m.), Howlett (22.m.), Rokocoko (51.m.), Thorn (53.m.), Muliaina (59.m.), Holah (78.m.). Bost transformaketa: MacDonald (12.m.). Carter (22., 51., 53. eta 59.m.). Frantzia. Entsegu bat: Elhorga (42.m.). Transformaketa bat, zigor kolpe bat (17.m.) eta drop bat (38.m.).
Epailea: Chris White (Ingalaterra).
ERRUGBIA. V. MUNDUKO KOPA. HIRUGARREN POSTUA. Zeelanda Berriak erabat gainditu du Frantzia 2. zatian, eta podiumean sartzea lortu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu