Txundituta ari da uzten errugbizale oro Zeelanda Berria, Hego Hemisferioko Hiru Nazioetan erakusten ari den jokoarekin. Atzo, etxetik kanpoko bigarren garaipen ikusgarria lortu zuen, Australiari 7 entsegu egin eta 21-50 irabazita. Ondorioz, torneoa irabazteko aukera guztiak ditu, eta baita Bledisloe Kopa ere; hain justu, australiarren eta zeelandarren artean jokatzen den kopa. Bi partidak irabazi behar dira, eta itzulikoa abuztuaren 16an jokatuko da, Auckalnden.
All Blackesek 16-52 irabazi zioten Hegoafrikari bigarrenjardunaldian, eta beraz, bi partidatan 102 puntu egin dituzte. Munduko txapeldunek hirugarren partida galdu dute segidan, 1995. urteaz geroztik.
Hirugarren jardunaldiko neurketa jokatu zuten, atzo. 1996an egin zizkion Zeelanda berriak 43 puntu Australiari. Jokoaren arlo guztietan nagusitu ziren All Blacksak; defentsan zorrotz eta erasoan erabakigarri. Joe Rokocoko hegalak 3 entsegu egin zituen. Atsedenaldian 11-23 ziren, Burke australiarrak lehen entsegua egin arren. Sailkapena: 1. Zeelanda Berria (10 p.), Hegoafrika (4 p.), 3. Australia (p. 1).>
ERRUGBIA . Zeeelanda Berriak eskura du Hiru Nazioetakoa, atzo Australiari 21-50 irabazi ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu