Kirola

Errugbiaren Etxea irekiko dute Baionan 2009ko udazkenean

Côte Basque-Landesko Errugbi Batzordeak jakinarazi du heldu den urteko udazkenerako Errugbiaren Etxearen ateak irekiko dituela Baionako Florida auzoan. Aurrekontuaren %60 instituzioek ordainduko dute.

2008ko uztailaren 1a
18:44
Entzun
Baionan egoitza izanen duen Errugbiaren Etxea Gixuneko artikektu Dominique Lesbeguerisek diseinatu du. Lapurdiko hiriburuko Florida auzoan eraikiko dute eta 450 metro koadroko azalera izanen du. Côte Basque-Landeseko Errugbi Batzordeak kudeatuko du, eta 2009ko larrazkenean irekitzea aurreikusten du.

Proiektuak printzipioz bi milioi euroko aurrekontua du, eta horren %60 ordainduko dute instituzioek. Pyrenees-Atlantiques Departamenduko Kontseilu Nagusiak iragarri du 340.000 euro emanen dituela, eta kopuru bera emanen du Akitaniako Eskualde Kontseiluak ere.

Kostuari aurre egin ahal izateko, halaber, Côte Basque-Landesko Errugbi Batzordeak Marêchal Soult etorbidean duen egoitza salduko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.