Errusiak Sari Nagusi bat izango du 2014. urtean
1 FORMULA. Sochin jokatuko da Errusiako Sari Nagusia 2014. urtetik aurrera. Horrela jakinarazi zuen atzo Vladimir Putin Errusiako lehen ministroak. Bernie Ecclestone 1 Formulako buruarekin bilera izan zuen. «Arazo guztiak konpondu ditugu. Ekitaldi garrantzitsua da Errusiarentzat», esan zuen Putinek. Sochin jokatuko dira 2014ko Neguko Olinpiar Jokoak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu