"Maila guztietako negoziaketak" egin ostean, erdibideko erabaki bat hartu du Nazioarteko Olinpiar Batzordeak. Errusiak parte hartuko du Rioko Olinpiar jokoetan, baina hango kirolari batzuek ez. Batzordeak garbitzat jotzen dituen kirolariek hartuko dute parte bakarrik. Atletismokoak, adibidez, ez dira izango, Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS) hartutako erabakia betez.
Nazioarteko 27 federazioek —atletismokoak ez— banaka-banaka aztertu beharko dituzte orain Errusiako kirolarien txostenak, haiek "garbi" dauden edo ez erabakitzeko. Haien ebazpenaren arabera hartuko dute parte Rioko jokoetan, edo ez.