2018ko Munduko Futbol Kopa ez da Euskal Herrian jokatuko. Zurichen egin den bozketan, FIFAko zuzendariek Errusiaren hautagaitza Espainiak eta Portugalek aurkeztu dutenaren aurretik lehenetsi dute. 2022. urteko txapelketa Qatarren jokatzea erabaki dute ere.
Orain, erabaki horren ondorioz, ikusteko dago Anoeta estadioaren handitzea zertan gelditzen den, hautagaitzak berebiziko indarra ematen baitzion proiektuari. Anoeta estadioko arduradunek esan zuten, hala ere, atletismo pistak kentzea ez zela FIFAren erabakiaren baitan izango, eta txapelketa jokatuko ez bazen ere, proiektua aurrera eramango zutela.
Kirola
Errusian eta Qatarren jokatuko dira, hurrenez hurren, 2018ko eta 2022ko Munduko Futbol Kopak
Espainia eta Portugalen hautagaitzan zeuden San Mames eta Anoeta, baina finalera iritsi bada ere, Errusia lehenetsi dute FIFAko zuzendariek aukeraketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu