Ertzainek ukabilkada eman diote Argazki Presseko argazkilari bati

Ertzainetako batek buelta eman zuen unea; handik segundo gutxira jo zuen Jon Hernaez Argazki Presseko argazkilaria. Mitxi El Mundo-ko argazkilaria da eskuinekoa, eta ospitalera eraman behar izan zuten hura. JON HERNAEZ / ARP.
2012ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Athleticeko zaleak jokalariekin batera San Mamesera bidean zirela, zaleetako batzuek bengalak piztu zituzten, eta berehala agertu ziren ertzainak. Jon Hernaez Argazki Presseko argazkilaria lanean ari zen une horretan, BERRIArentzat argazkiak ateratzen, eta une batean ertzainetako batek buelta eman eta ukabilkada eman zion. Kamera eta argazkilaria bera lurrera erori ziren, eta kazetarien kreditazioa erakutsitakoan, alde egin zuten ertzainek. Argazki Pressek salaketa jarriko du, ondoko argazkia froga gisa baliatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.