futbola

Ertzaintzaren "operazio garrantzitsua" iragarri du Euskadiko futbol federazioak Peruren aurkako partidarako

Iaz Boliviaren aurka izan ziren liskarrak eta kalteak saihestu nahi dituzte. Amorrortuk eta Etxarrik hilaren 23an emango dute deialdia.

Bengalak, iazko partidan. GARI GARAIALDE, ARP
2013ko abenduaren 9a
16:18
Entzun

Euskadiko Futbol Federazioa keztatuta dago abenduaren 28an Euskadiko futbol selekzioak Peruren aurka Anoetan jokatuko duen partidarekin. Iaz Boliviaren aurka hainbat istilu izan ziren harmailetan, eta horiek ez errepikatzeko, segurtasunaren alorrean, jarduteko protokoloari dagokionez, "operazio garrantzitsua" iragarri du Luis Mari Elustondo buru duen federazioak.

"Iazkoak bezalakoak ez gertatzeko", esan du Elustondok. Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak adierazi du "lotsa" sentitu zuela iaz. Bengalak piztu ziren, futbol zelaian 30.000 euroko kalteak eragin ziren eta zaleen eta Ertzaintzaren arteko liskarrak izan ziren. "Aurtengo partidan portaera eredugarriak espero ditugu, ofizialtasuna eskatzea errazten dutenak, ez kontrakoa", esan du gaur Jon Ander Ganboa federazioko idazkariak.

Lezaman entrenatuko dira bi selekzioak

Peruko selekzioa partida jokatu bezperan iritsiko da Euskal Herrira, eta Lezaman entrenatuko da. Han ariko da Euskadiko selekzioa ere. Jose Mari Amorrortu eta Mikel Etxarri hautatzaileek hilaren 23an jakinaraziko nortzuek osatzen duten deialdia. Oraingoz ez dute baztertu Xabi Alonsok parte hartzea. Etxarrik gogoratu du gaur, ordea, orain dela bi urte haserre utzi zuela San Mameseko futbol zelaia, zaleek egin zioten harreragatik.

Gaur esan dutenez Fernando Llorente eta Javi Martinez deitzea ere ez dute baztertzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.