ESAITek elkarretaratzea egingo du Iruñean, Vueltaren aurka

2012ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) kontzentrazioa egingo du gaur, Iruñeko Baluarte plazan. Espainiako Vuelta Euskal Herrian arituko da lau egunez, eta horren aurka egingo du ESAITek. Hasiera batean, kalejira bat egitea erabaki zuten, Santo Domingotik Foru Diputaziora, gaurko taldekako erlojupekoaren ibilbidetik. Baina Espainiako Gobernuak ez zien horretarako baimena eman, eta ekitaldia Baluarte plazara mugitu dute. Euskal Herria «nazio bat» dela eta «bizirik» dagoela aldarrikatzea dute helburu. Ikurrinak eta euskal sinboloak hartuta kalera ateratzeko deia egin du iritzi taldeak. Bestalde, Eibartik Arraterainoko bizikleta martxa egingo du ESAITek etzi. Ekintza horretarako, Eibarko Udalak ez dio oztoporik jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.