ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak Eusko Jaurlaritzaren aurkako protesta ekimenak egingo ditu uztailean -20, 21 eta 22an- Frantziako Tourrean eta abuztuaren -7 eta 8an- Espainiako gizonezkoen saskibaloi selekzioak Gasteizen jokatuko duenean, hark kirolean duen politika salatzeko asmoz.
Martxel Toledo ESAITeko kideak adierazi du Patxi Lopezen gobernuak EAEn "kirola espainiartzeko" helburua daukala, eta horretan saiatzen ari dela. Adibideak jarri ditu: Jaurlaritza Espainiako futbol selekzioa ekartzeko ahalegindu izana, Euskadi txirrindulari taldearen autobusean 'Espainia' hitza jartzeko agindu izana, Espainiako saskibaloi selekzioa Gasteizera ekarri izana abuzturako eta Espainiako ACBko Kopa aurten BECen jokatu izana.
EAJ, EA, Aralar eta ezker abertzaleak bat egin dute protestekin.
Lopez Jaurlaritzako lehendakariak esan du "Euskadiren irudia merkatu guztietan saldu" nahi dutela, eta "Euskadi Espainiarekin lotzea ez da atentatua".
kiROLA
ESAITek Jaurlaritzaren aurkako protestak egingo ditu, honek "kirola espainiartu" nahi duelako
Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak ekimenak egingo ditu uztailean Tourrean eta abuztuan Espainiako saskibaloi selekzioaren Gasteizko partidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu