selekzioa

ESAITek "ofizialtasunaren alde borrokatzeko" eskatu du

Proposamen batzuk zehazten ari da. Hilaren 28an, Euskal Selekzioa-Tunisiaren aurretik hainbat ekitaldi egin nahi ditu Bilbon.

2011ko abenduaren 15a
13:41
Entzun

ESAITek berriro kritikatu du EAEko Futbol Federazioaren jarrera, selekzioaren ofizialtasunaren bidean "aitzakiak jartzen dituelako beti", eta gizarteari gaurko egoera politikoa baliatuta "ofizialtasunaren alde borrokatzeko" dei egin dio.

Zenbait proposamen zehazten ari da ESAIT —kirolaren eta politikaren arloetan ez ezik, alor juridikoan ere bai—, baina gaur Bilbon emandako prentsaurrekoan adierazi du hurrena jakinaraziko dituela xehetasunak.

Hilaren 28an izango da gizonezko futbolarien Euskal Selekzioaren gabonetako lagunarteko partida, Bilbon Tunisiaren aurka, eta selekzioaren aldeko aipatutako taldeak egun osoan Areatzan ekitaldiak egiteko asmoa du —Bilboko Udalaren baimenaren zain da—.

Sarrerak salgai, bihartik aurrera

Bihartik aurrera erosi ahal izango dira Euskal Selekzioa-Tunisiarako sarrerak, BBKren kutxazainetan eta Gipuzkoako eta Arabako federazioetan, hilaren 25era artean. 26tik aitzina San Mames estadioko txarteldegietan egongo dira sarrerak —10:30-13:00, 17:30-20:00—.

Jose Mari Amorrortu hautatzaile berriak abenduaren 22an emango du deialdia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.