Nick Zoricic eskiatzailea (Kanada, 29 urte) zendu da gaur Grindelwalden (Suitza), eski-kroseko Munduko Kopako proba batean erorikoa izanda —eragozpenez jositako jaitsiera bat da eski-krosa—.
Lasterketan hirugarren zihoala izan du ezbeharra: jauzi handi batean kontrola galdu du eta babeserako hesien kontra talka egin du. Buruko kolpe baten ondorioz hil da.
Hirugarren Munduko Kopa zuen Zoricicek. 2011ko mundialetan zortzigarren izan zen.