Bidasoak eta Barakaldok etxetik kanpo jokatuko dute gaur. Irundarrek Almeriari egingo diote bisita (19:00), azken jardunaldian Artalekun Kantabriaren aurka jasotako ezusteko porrota ahazteko helburuarekin. Santanderko taldearen aurka galdu aurretik, hiru garaipen zeramatzan Bidasoak jarraian, eta sailkapeneko azken postuak atzean uzten ari zen. Bolada horri berriro heltzea izango da irundarren asmoa gaur. Julian Ruizen taldeak ez du lan erraza izango, Angel Hermida aulkian esertzen denetik, lehia mordoa irabazi baitituzte andaluziarrek, aurkari zuzenen aurka gehienak.
Barakaldok, aldiz, Altean jokatuko du (18:30). Oroitzapen oneko pista izan ez arren ez dute inoiz irabazi, bizkaitarrek ezustea ematen saiatuko dira. Alteak EHF Kopako finalean du burua, eta hori baliatu beharko du Barakaldok punturen bat urratu eta gora egiteko.
ESKUBALOIA. ASOBAL LIGA. Barakaldok eta Bidasoak Altean eta Almerian jokatuko dute, azken postuak utzi nahian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu