ESKUBALOIA . Fernando Fernandez Arrateko kapitainak erretiroa hartuko du denboraldi amaieran

2006ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Fernando Fernandezek aurki emango du amaitutzat bere kirol ibilbidea. Arrateko kapitainak aitortu duenez, «gero eta gehiago» kostatzen zaio Asobal Ligak eskatzen duen erritmo gogorrari eustea, eta horregatik, erretiroa hartuko du sasoi amaieran. 35 urteko erdiko espainiarra 1988an iritsi zen Euskal Herrira, Eibarrera. Arraten sei urte egin ondoren, Irunera joan zen, eta Europako Kopa irabazi zuen Bidasoarekin. Urtebete egin zuen han, Barakaldora joan aurretik. Barakaldon beste urtebetean aritu zen, eta Eibarrera itzuli zen. Arraten jokatu du azken hamar urteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.