Futbola

Espainia, Eurokopako irabazle

1-0 nagusitu zitzaion atzo Alemaniari finalean.

2008ko ekainaren 30a
11:54
Entzun
Espainiako selekzioak irabazi du Eurokopa, atzo finalean Alemania 1-0 hartuta mendean. Fernando Torresek sartu zuen gola, 33. minutuan. Txapelketako jokorik onena Espainiak berak egin du, eta atzo ere nagusi izan zen.

Duela 44 urte irabazi zuen Espainiak bere Eurokopa bakarra. 1984an, berriz, bigarren izan zen, Frantziaren kontra 2-0 galdu ondotik.

Xavi (Espainia) erdilaria izendatu du UEFAk txapelketako jokalaririk onena. Golegile nagusia ere selekzio berekoa izan da: Villa aurrelaria.

2004an Greziak irabazi zuen Eurokopa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.