Espainiak 26-29 irabazi dio Frantziari Europako Txapelketan

Eguneko beste partidan gol bakar batez hartu du mendean Norvegiako selekzioak Esloveniakoa (28-27)

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Espainiako selekzioak lehen ezustekoa eman zuen atzo Serbian, Europako Txapelketan, Frantziari 26-29 irabazita. Partida hasi bezain laster aurre hartu zuten espainiarrek, eta 13-15 heldu ziren goitik atsedenaldira. Bigarren zatian oreka izan zen nagusi, baina azken txanpako lan onari esker merezitako garaipena lortu zuen Espainiak. Frantziak jokoan izandako titulu guztiak irabazi ditu 2008ko udaz geroztik, baina aurtengo txapelketan ez da nahi bezala hasi.

Eguneko beste partidan, bestalde, estu eta larri menderatu zuen Norvegiak Eslobenia (28-27). Serbiak, Danimarkak eta Txekiar Errepublikak, berriz, lehen garaipena lortu zuten herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.