ESKUBALOIA

Espainiak kolkoratu du brontzezko domina

31-29 hartu du mendean Hego Korea. Elorza, Pinedo, Carla eta Barno euskal jokalariak Espainiarekin aritu dira, baita Jorge Dueñas entrenatzaile bilbotarra ere.

2012ko abuztuaren 11
09:16
Entzun

Espainiak eskuratu du eskubaloiko brontzea Hego Koreari 31-29 irabazita. Nely Carla Alberto, Eli Pinedo, Andrea Barno eta Patricia Elorza euskal jokalariak Espainiarekin aritu dira, eta baita Jorge Dueñas bilbotarra ere, azken hau entrenatzaile lanetan. 

Partida zirraragarria izan da. Berdintasuna izan da nagusi; markagailuan bi taldeak txandakatuz joan dira aurretik. Hego Korearren abiadurari Espainiaren ekina batuta, markagailuan parekatuta iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zatian gauzak ez dira aldatu. Bi taldeek euren jokoari eutsi diote, eta berdinduta bukatu dute. Azken jokaldian, 24na zirela, Espainiak eskura izan du garaipena, baina Hui Ju Hego korearren atezainak sekulako gelditua egin du. Hego Korearrek berehala abiatu dute kontraerasoa orduan, eta baita gola sartu ere, baina denboraz kanpo. Luzapenera.

Parekotasunak baina, bere horretan jarraitu du luzapeneko lehen zatian, eta, hala, 28-28koarekin abiatu dute bigarrena, erabakiorra. 

Tentsioak jota, kosta egin zaie bi taldeei golak egitea azken luzapen horretan, baina Espainiak bi goleko errentatxoa eskuratu eta mantentzen jakin du.

Finalerdietan, Montenegrok 27-26 irabazi zion Espainiari emakumezkoen eskubaloiko finalerdietan, eta hartara, finaletik kanpo geratu ziren.  

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.