Espainiako selekzioak Munduko Kopa osteko lehen partida Euskal Herrian joka dezala esaktu du gaur Antonio Basagoiti PPren EAEko presidenteak; zehazki, Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan jokatzea nahi du. "Etor dadila Gasteizera, Bilbora edo Donostiara, hau normaltasunez tratatu beharreko Espainiako zatia baita, eta, gainera, asko jarraitzen baita Munduko Kopa", agertu du.
Espainiako selekzioak Euskal Herrian munduko txapeldun gisa jokatzea are eta hobea izango litzatekeela erantsi du.
Donostian egin ditu adierazpen horiek Basagoitik, PPko zuzendaritzako kideek alderdi bereko gazteen kontra jokatu duten partidaren aurretik. Hain zuzen ere, partida horretan berna hezurra hautsi du Basagoitik.
Espainia
Espainiak Munduko Kopa ondorengo lehen partida Euskal Herrian jokatzea eskatu du PPk
"Txapeldun gisa bada hobeto", erantsi du Antonio Basagoiti alderdi horretako EAEko presidenteak. Euskal herritarrek munduko futbol txapelketa asko jarraitzen dutela azpimarratu du. PPko kideen lagun arteko partida baten aurretik egin ditu adierazpen horiek Basagoitik, eta jokatzen ari zela berna hezurra eta eskuin orkatilako lotailua hautsi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu