Milaka pertsonek ozen egin zieten txistu Espainiako erregeari eta ereserkiari, Espainiako Kopako finala hasi aurretik. Bartzelonak eta Sevillak jokatu zuten elkarren aurka, eta Bartzelonako zaleen gehiengoak protestarako baliatu zuen futbol partida, Espainiak Kataluniako prozesu subiranistaren aurrean hartu duen jarrera salatzeko.
Així ha estat la xiulada a l'himne d'Espanya a la final de la Copa del Rei: https://t.co/LwcpLlZxtU#FinalCopaE3pic.twitter.com/pvX0bIwdZ6
— Esport3 (@esport3) 21 de abril de 2018
En directe, la interpretació de l’himne espanyol al Wanda Metropolitano. #CopadelReihttps://t.co/jhWSVQyJ6V
— btv esports (@btvesports) 21 de abril de 2018
Espainiak prozesu kataluniarraren aurka hartu dituen neurriengatik protesta egiteko prest joan ziren zale kataluniar asko Madrilgo Wanda Metropolitano estadiora. Xingola horiak zituzten soinean haietako askok, baita prozesu subiranistaren aldeko kamisetak eta esteladak ere.
Espainiako poliziak Bartzelonako jarraitzaileak miatu zituen, eta, halako ikurrik topatuz gero, zaleei estadiora sartu aurretik kentzen aritu zen.
En los Deportes de Antena 3 anoche admitieron que hay presos políticos.
— Juan Miguel Garrido (@Juanmi_News) 22 de abril de 2018
El resto de ocasiones, en todos estos meses, han dicho "pancartas pidiendo la libertad de los políticos catalanes presos o en la cárcel" o por el estilo. pic.twitter.com/6LT1EsHbdU
VÍDEO. La Policia Nacional requisa samarretes grogues a l’entrada del Metropolitano, en especial les que duen el lema “Ara és l’hora”. pic.twitter.com/mqa0xk3Ro8
— LaTdP (@LaTdP) 21 de abril de 2018