Aurten arte Espainiako Furbol Ligako talde guztiek batera negoziatzen zituzten telebista eskubideak, eta, gero, haietatik eskuratutako dirua proportzionalki —norberak piztutako arretaren arabera— banatzen zen talde guztien artean.
Aurten, ordea, hainbat taldek —indartsuenek— beren kabuz negoziatu dituzte eskubideak. Lehen mailako hamabi taldek —besteak beste, Realak eta Athleticek— kontratu onak lortu dituzte horrela. Lehen mailako beste zortzi taldeak eta bigarreneko 22ak, ordea, telebista eskubideetatik uste zutena baino askoz diru gutxiago jasoko dute. Alaves, Osasun eta Eibar talde horretakoak dira.
Sogecable telebista enpresak 84 milioi euroko eskaintza egin die banakako kontratuetatik kanpo geratu diren talde horiei guztiei, baina haien ordezkarien arabera, diru horrekin ezin diete dituzten gastuei aurre egin. Hori dela eta, datorren astean —bihar zortzi hastekoa da Espainiako Futbol Liga—ez dutela jokatuko egin dute mehatxu. Astelehenean, bilera dute Sogecablerekin.
Futbola
Espainiako Futbol Ligaren hasiera arriskutan dago, telebista eskubideak direla-eta lehen mailako zortzi taldek eta bigarreneko 32k ez dutela jokatuko egin baitute mehatxu
Espainiako Futbol Ligako lehen mailako zortzi taldek eta bigarren mailako 22k datorren astean ez dutela partidarik jokatuko jakinarazi dute gaur, hain zuzen ere, telebista eskubideetatik jasotzen den diruaren inguruan talde handiekin adostasunik lortu ez dutelako. Euskal taldeen artean, Reala eta Athletic jokatzearen aldekoak dira, eta plantoa egin dutenen artean daude, ostera, Alaves, Osasuna eta Eibar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu