Txirrindularitza

Espainiako Itzuliko zuzendaritzak kargutik kendu du Abraham Olano

Zuzendaritzak nabarmendu du erabakiak ez duela “aurretik juzgatzen” Olanoren jarrera edo erantzukizuna, eta gaiak eragiten duen “sentsibilitatea” jo dute arrazoi nagusitzat. Eragin zuzena izan du erabakian Frantziako Senatuak zuzendu duen ikerketa batek, 1998ko Tourrean ustez EPO hartu zuten hainbat txirrindulariren izenak argitaratu baititu, Olanorena tartean.

2013ko uztailaren 25a
18:18
Entzun

Unipublic enpresak, hau da, txirrindularitza probaren eskubideen jabeak kendu du Abraham Olano Espainiako Itzuliko zuzendari kargutik.

Frantziako Senatuaren ikerketak 1998ko Tourrean ustez EPO kontsumitu zuten hainbat txirrindulariren izenak argitaratu ditu: urte hartan Parisko podiuma osatu zuten hirurak, Marco Pantani, Jan Ulrich eta Bobby Julich; Erik Zabel, Mario Cipollini eta Abraham Olano bera, besteak beste.

Hala ere, Olano kargutik kentzeko arrazoiak emateko garaian, zuzendaritzak gisa honetako albisteek eragiten duten “sentsibilitatea” nabarmendu dute. Izan ere, Unipublicek ohar bidez jakinarazi duenez, erabakiak “ez du aurretik juzgatzen, informazio hauen harira, Olanoren jarrera edo erantzukizuna”.  “Olanok egoera hau ahalik eta bizkorrena konpontzea espero eta nahi dugu”, gaineratu dute oharrean.    

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.