Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak Betis-Athletic partidaren garaipena azken honi eman dio gaur. Larunbatean izan zen partida hura, baina ez zuten bukatu, epaileak 71. minutuan eten egin zuelako, Betiseko jarraitzaile batek harmailetatik plastikozko ur botila bat bota eta honek Armando Athleticeko atezainaren begian jo ostean. 1-2 zihoazen orduan, eta Lehiaketa Batzordeak horrelaxe utzi du emaitza.
Horretaz gain, bi partidarako itzi dute Betisen zelaia: Ruiz de Lopera. Lehen ere antzeko kasuak gertatu izan dira han; esaterako, iaz ere botila batekin buruan jo zuen jarraitzaile batek Juande Ramos Sevillako orduko entrenatzailea.
Armandoren lesioa, gainera, larria izan da, begia galtzeko arriskuan egon baita.
Futbola
Espainiako Lehiaketa Batzordeak partida 1-2 irabazitzat eman dio Athletici
Epaileak 71. minutuan eten egin zuen larunbateko partida, Betiseko jarraitzaile batek ur botilarekin begian jo zuelako Armando Athleticeko atezaina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu