txirrindularitza

Espainiako Vueltan hamar etapa amaituko dira mendi gainetan

Iruñetik abiatuko da abuztuaren 18an. Bilduk eta NaBaik eskatu dute itzuliak Euskal Herriko ikurrak eta euskara errespetatzeko.

2012ko urtarrilaren 11
14:48
Entzun

Gaur aurkeztu dute 2012ko Espainiako Vuelta, eta azaldu dutenez hamar izango dira mendi gainetan amaitzen diren etapak. Iruñean hasiko da itzulia, abuztuaren 18an, eta Miguel Indurainek eskalatzaileentzako ibilbide egokia duela nabarmendu du. Guztira lau etapa jokatuko dira Euskal Herrian.

Lehen etapa hamasei kilometroko erlojupekoa izango da, eta Iruñeko entzierroaren ibilbidea zeharkatuko du zenbait kaleetan. Iruñetik Vianara joango da tropela ondoren, eta hortik Arrateko gainera (Eibar, Gipuzkoa) joango dira txirrindulariak. Hor hasiko da eskalatzaileen lana.

Igor Anton Euskaltel-Euskadikoa oso gustura agertu da ibilbidearekin. Indurainek bezala, igotzaileentzat aproposa dela iritzi dio, eta irteeran aurten horiek abantaila izango dutela aitortu du.

Vuelta aurkeztearekin batera, Bilduk eta NaBaik Euskal Herriko ikurrak eta hizkuntza errespetatzeko eskatu diete antolatzaileei, eta eurekin bilera bat egiteko eskatu diete. "Euskal Herria nazio bat dela aintzat hartzea da, eta Nafarroako bandera eta ikurrina errespetatzea nahi dugu, euskara errespetatzea nahi dugun moduan", esan du Bakartxo Ruiz Bilduko parlamentariak.

Xabier Lasa NaBaikoak kritikatu egin du Vuelta Iruñean hasteak duen gastua, eta egungo murrizketek politika sozialei eta oinarriko kirolari eragiten diotela gogorarazi du. "Kontraesankorra" dela esan du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.