Igor Anton izango da Euskaltel-Euskadiko lider nagusia Espainiako Vueltan, abuztuaren 18tik aurrera. Talde laranjak hamabi txirrindulariko zerrenda osatu du: Mikel Astarloza, Pierre Cazaux, Mikel Landa, Miguel Mingez, Juanjo Oroz, Alan Perez, Ruben Perez, Romain Sicard, Amets Txurruka, Ivan Velasco, Gorka Verdugo eta Anton bera. Horietatik hiru kanpoan geratuko dira, soilik bederatzi txirrindulari abiatuko direlako Iruñetik.
Samuel Sanchez eta Mikel Nieve ere ez dira izango Vueltan. Lehena min hartuta dago, eta osatzean Lombardian parte hartuko du; bigarrenak, berriz, World Tourreko klasikoetan izango da.
Espainiako Vueltan Igor Anton izango da Euskalteleko lider nagusia
Talde laranjak hamabi ziklistako zerrenda osatu du, eta ez ditu sartu Samuel Sanchez eta Mikel Nieve
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu