Espanyol lider sendoaren etxean jokatuko du gaur Athleticek

Realari 4-1 irabazi ondoren, hirugarren postua sendotzen hasteko aukera ona daukate zuri-gorriek

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Ez galtzea balentria izango da. Hala dio Superligako bigarren faseko sailkapenak, eta hala dio bi taldeen egungo egoerak ere. Espanyol-Athletic (13:15). Superligako talderik indartsuena ez bada, indartsuenetakoa da Espanyol, eta bigarren faseari nahi baino apalxeago ekin dion taldea Athletic. Eguraldi txarrak eraginda, atzeratu egin behar izan zuten Lezaman jokatu beharreko lehen jardunaldiko partida, Athleticen eta Rayo Vallecanoren artekoa, eta porrotarekin ekin zioten zuri-gorriek titulurako bideari. Bartzelonak 2-0 irabazi zion Athletici bigarren jardunaldian. Lehen jardunaldian atzeratutako partidan, berriz, 1-1 berdindu zuten Iñigo Juaristiren jokalariek etxean, eta, beraz, puntu bakarrarekin iritsi ziren Realaren aurkako derbira. Lehen sei puntuetatik bakarra.

Joan den larunbateko derbian 4-1 irabazita, hirugarren posturaino egin dute jauzi zuri-gorriek, baina beste hiru talde ere badaude partida bat irabazi, bat berdindu eta beste bat galduta: Bartzelona, Atletico Madril eta Zaragoza. Espanyol, berriz, gaurko aurkaria, oso sendo ari da. Bigarren fasean jokatutako hiru partidak irabazi ditu, Levante (0-3), Prainsa Zaragoza (5-1) eta Atletico Madrilen aurka (0-1), eta denboraldi guztian ez du partidarik galdu etxean. Lehen eta bigarren fasean etxean jokatutako zazpi partidetatik sei irabazi eta bestea berdindu egin dute, Bartzelonaren aurka, 1-1.



Sailkapena

SUPERLIGA (BIGARREN FASEA) 4. jardunaldia

GaurOrdua

Espanyol-Athletic13:15

BiharOrdua

Bartzelona-Levante11:00

Reala-Rayo Vallecano12:00

Prainsa Zaragoza-At. Madril12:15

PuntuakJ I B G

1. Espanyol. 9. 3. 3. 0. 0


2. Rayo Vallecano . 7. 3. 2. 1. 0


3. Athletic . 4. 3. 1. 1. 1


4. Bartzelona. 4. 3. 1. 1. 1


5. At. Madril. 4. 3. 1. 1. 1


6. Prainsa Zaragoza. 4. 3. 1. 1. 1


7. Reala. 1. 3. 0. 1. 2


8. Levante. 0. 3. 0. 0. 3
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.