Erik Zabel Milram taldeko txirrindulari alemaniarra izan da azkarrena Zaragozako (Aragoi, Espainia) helmugan, esprinean. 3 ordu 53 minutu eta 5 segundo behar izan ditu Zabelek Kalagorritik (Errioxa, Espainia) Zaragozara bitarteko 140 kilometroak egiteko.
Vladimir Efimkin Caisse d'Epargne taldeko errusiarra Zabelen talde berean sartu da helmugara, eta horrenbestez, Vueltako lider izaten jarraitzen du.
Helmugara iristeko bi kilometro falta zirela hainbat txirrindulari erori dira. Ondorioz, lasterketa buruan zihoan taldea banatu egin da, eta erorikotik libre geratu diren hamabi lagunak sartu dira azken esprinean. Erorikoan kaltetuena Euskaltel-Euskadik Samuel Sanchez izan da, baina, hala ere, bere kabuz sartu da helmugara.
Txirrindularitza
Esprinean irabazi du Zabelek Vueltako zazpigarren etapa
Efimkin talde berean sartu da eta lider jarraitzen du. Helmugarako bi kilometro falta zirela hainbat txirrindulari erori dira, tartean Euskalteleko Samuel Sanchez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu