Esprinteko Munduko Txapelketan, Murua 17.
TRIATLOIA. Esprint erako Munduko Txapelketako proba jokatu zen atzo Lausanako lakuaren inguruan, Suitzan, eta Ainhoa Murua zarauztarra 17. postuan iritsi zen helmugara, lehen sailkatuarengandik minutu batera. Barbara Riveros txiletarra izan zen azkarrena. Emma Jackson australiarrarekin batera helmugaratu zen Riveros, eta foto finish-ari esker argitu zuten garailearen izena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu