Azken urteetan ohikoa bilakatu da futboleko Espainiako Kopako finalean Bartzelonak jokatzea eta, harekin batera, zaleek Espainiako ereserkiari txistu egitea. Bart gauekoa ez zen salbuespena izan; Madrilgo Vicente Calderon zelaia lepo beteta, txistukada handia izan zen partida hasi atarian, nahiz eta ez izan iazkoa bezain handia —2015eko finalean, Athleticek jokatu zuen Bartzelonarekin, Kataluniako hiriburuan—.
Txistuez aparte, ordea, esteladak izan dira eztabaidagai finalaren astean. Espainiako Gobernuko ordezkariak debekatu egin zuen Kataluniako bandera independentistarekin estadiora sartzea, baina epaile batek baimena eman zuen azkenean esteladak eramateko. Hori horrela, milaka estelada ikusi ahal izan ziren harmailetan.
The Spanish Government wanted to ban Catalan pro independence flags, the answer was clear: 'feck off'! pic.twitter.com/8CJAGKtVKV
— Josep Arnau II*II (@JosepArnau) 2016(e)ko maiatzak 22
Ez, ordea, Espainiako ereserkia jo zuten bitartean. Mediaset taldeak eman zuen partida telebistan, eta saihestu egin zuen telebistan esteladak agertzea ereserkiak iraun zuen minutuan. Jokalariak, Espainiako errege-erreginak... Espainiako banderak zeramatzaten zaleak ere erakutsi zituen telebistan. Erakutsi edo ez, Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidenteak Twitterren idatzitako mezuak erakusten du esteladek finalean izandako protagonismoa:
El Barça guanya la final de les estelades! pic.twitter.com/eA4WLAjuXv
— Carles Puigdemont (@KRLS) 2016(e)ko maiatzak 22