futbola

Estonian ariko da euskal selekzioa, maiatzaren 25ean

Duela lau urtetik atzerrian jokatu gabe dago.

Berria.info
2011ko otsailaren 25a
19:12
Entzun

Gizonezkoen euskal selekzioa berriz ere Euskal Herritik kanpo ariko da aurten: maiatzaren 25ean Estonian, hango taldearen aurka, lagunarteko partida batean. Gaur eman du albistearen berri EAEko Futbol Federazioak.

Selekzioa 2007an aritu zen azkeneko aldiz atzerrian: Venezuelan, hain zuzen. Hiruna egin zuten. 

Maiatzaren 25eko asteburuan Espainiako Lehen Mailan etena izango dela baliatu du EAEko Federazioak Estoniako norgehiagoka jartzeko.

Iazko urtearen bukaeran, euskal jokalariak prest agertu ziren berriro selekzioan jokatzeko —bi urtean ez zen partidarik izan, federazioaren eta jokalarien desadostasunengatik—, baina agintariei konpromiso handiagoa izateko eskatu zieten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.