Saskibaloia

Estu eta larri nagusitu da Laboral Kutxa (76-70)

Meritu handiko partida jokatu du Bilbo Basketek Gasteizen, eta markagailuan aurretik izan da ia partida guztian. Amaiera beroan, Heurtelen hirukoek eman diote garaipena Laboral Kutxari.

unai zubeldia
2014ko apirilaren 26a
22:25
Entzun

Garaipena Laboral Kutxak eta garaipena Bilbo Basketek. Ezinezkoa da halakorik saskibaloian, baina horixe gertatu da Gasteizen. Markagailuan irabazi, gasteiztarrek irabazi dute (76-70). Baina, bihotzarekin jokatuta eta kirol arlotik kanpoko egoera iraulita, partida bikaina egin dute bilbotarrek. Estu eta larri ibili ondoren, 2.28 minutu falta zirela jarri dira arabarrak aurretik (65-63), eta arnas-estuka bada ere, sei puntuko aldearekin lortu dute garaipena, azkenerako. 0-9 partida hastearekin batera, 19-26 lehen laurdenean, 35-48 atsedenaldian, 35-51 hirugarren laurdena hasi berritan... Erakustaldi handia eman du Bilbo Basketek minutu askoan, eta noraezean ibili dira etxekoak. Hori bai, azken bi laurdenetan oldarkorrrago jokatuta, Heurtelen hirukoei esker irauli dute arabarrek partida. Kanporaketak jokatzeko urrats handia egin dute etxekoek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.