Txirrindularitza

Etapa eta lidergoa, den-dena Marianne Vosentzat

Egungo munduko txapeldunak azken unean jo du erasoa, Oñatira bidean, eta bakar-bakarrik helmugaratu da, bezperan talde guztiak egindako lan harrigarria are gehiago biribilduta.

Marianne Vos. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
unai zubeldia
2014ko ekainaren 13a
19:12
Entzun

Ikaragarria egiten ari da Rabobank taldea Emakumeen Biran. Lehen etapan hiru taldekiderekin hautsi zuen lasterketa Herbehereetako taldeak, eta bigarren etapan Marianne Vos munduko txapeldunak harritu ditu denak. Vosekin, jada, harritzerik ez dagoen arren. Ihesaldi saiakera asko izan da egun guztian zehar, baina Vosena soilik izan da arrakastatsua, Udana gainera iristear zirela.

Erlojupeko lan bikaina eginda, bakar-bakarrik iritsi da Oñatiko helmugara, eta liderraren maillota jantzita abiatuko da bihar. Elizabeth Armitsteadek (Boel Dolmans) irabazi du lehen tropeltxoko esprinta, Emma Johanssoni (Orica) aurrea hartuta. Arrietan hasi eta Mungian amaituko da biharko etapa, hirugarrena. Libao-Arrieta bigarren mailako mendatea eta Andraka hirugarren mailakoa igo beharko dituzte tartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.