ITALIAKO GIROA

Etapa eta lidergoa Simonirentzat; Mayo nagusi Narancon

Saeco taldeko Gilberto Simonik irabazi du Corno Alle Scaleko gainean bukatu den Italiako Giroko hirugarren etapa. Honenbestez iazko txapeldunak sailkapen nagusiko lehen postua eskuratu du.

2004ko maiatzaren 11
19:25
Entzun
Erakustaldia eman du gaur Gilberto Simonik, gaurko etapari bukaera jartzen zion Corno Alle Scaleko eski estazioarako igoera bukatzeko hiru kilometro falta zirela jo du erasoa eta bakar bakarrik iritsi da helmugara Saeco taldeko txirrindularia. Inork ezin izan dio italiarrak jarritako erritmoari eutsi. Helmugan bigarren Cunego izan da atzoko etapako irabazlea.

Gaurko erakustaldiaren ostean iaz egin zuen bezala Simonik berriro erakutsi du bera dela taldeko txirrindularirik indartsuena eta bihar berak jantziko du 'maglia' arrosa.

Renzo Mazzoleny etapako beste protagonista

Simoni izan bada garaile Tenax taldeko Renzo Mazzoleny izan da gaurko etapako protagonista, txirrindulari italiarrak 38. kilometroan egin du salto —guztira 191 ziren—eta16 minutuko aldea izatera iritsi da. Dena den esfortzu ustela bainao ez da izan tropelak helmugatik 18 kilometrora harrapatu baitu.

Mayoren erakustaldia Narancon

Iban Mayok Narancoko igoeraren 38. edizioa irabazi du gaur. Euskaltel Euskadiko txirrindularia bakarrik iritsi da helmugara. Iragan asteburuan Alcobendaseko klasikoa irabazi ostean Igorreko txirrindulariak sasoi puntu ezinhobean dagoela erakutsi du berriro ere.

Mayoren atzetik eta 24 segundora Miguel Angel Martin Perdiguero iritsi da, hirugarren leonardo Piepoli iritsi da. Igorrekoak Santi Blancoren eskuetan zegoen igoeraren errekorra hiru segundutan jaitsi du marka berria 12 minutu eta 7 segunotan jarriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.