Txirrindularitza: Vuelta

Etapa eta lidertza, Joaquim Rodriguezentzat

Erakustaldi handia egin du txirrindulari kataluniarrak Vueltako 8. etapa menditsuan. Euskalteleko Amets Txurruka ederki ibili da ihesaldi ederrean, eta Igor Anton seigarren izan da.

2011ko abuztuaren 27a
18:40
Entzun

Oso ondo dagoela eta aurtengo Vuelta irabazteko hautagai nagusietakoa dela erakutsi du gaur Joaquim Rodriguez Katusha taldeko txirrindulari katalanak: Talavera de la Reina eta El Escorial arteko etapa menditsua irabazi du, eta, gainera, lidertza eskuratu du sailkapen orokorrean. Michele Scarponi izan da bigarren 9 segundora, eta Bauke Mollema frantziarra hirugarren 10 segundora.

Igor Anton izan da lehen euskal herritarra, seigarren, 15 segundora. Amets Txurrukak, berriz, ihesaldi ederra egin du, baina ezin izan du etapa eskuratu.

Bihar La Covatillako mendate ezaguna igo beharko dute bederatzigarren etapan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.